Aspeko pilotariek Baikon akordioa lortzeko pausoak eman daitezela eskatu dute

«Bidezko irtenbide bat» galdegin dute, «errudunik gabe eta harrotasunak alde batera utzita». «Lotsagarria da ematen ari garen irudia», diote

Julen Etxeberria.
2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Aspeko pilotariek ohar bat atera zuten atzo «pilotan azken egunetan gertatzen ari den egoeraz eta, batez ere, Baikon «pairatzen ari direnaz» iritzia emateko. Aspeko pilotariek diotenez, «oso kezkatuta» daude «ikusi eta bizi» dituzten «injustizia egoerekin», eta, haien ustez, «ezohikoak» dira, eta «aurretik inoiz ez gertaturikoak». Hori ikusirik, «bidezko irtenbide bat» eskatu dute, «errudunik gabe eta harrotasunak alde batera utzita». «Azken finean, ematen ari garen irudia lotsagarria delako. Ez dezagun aitzakiarik jarri, koronabirusa arazotzat jarrita. Gure enpresan egin dugun bezala, akordio batera heltzeko pausoak ahalbidetu daitezela eskatzen dugu. Horrenbeste maite dugun kirolean gehiago pentsatu behar dugu, eta denon laguntzarekin aurrera egin. Bestela, aspalditik pilota indartzeko egin diren pauso guztiak pikutara joan daitezke», diote agirian.

Azkenik, Baikon jarraituko ez duten lau pilotariri «elkartasuna» adierazi diete: Iosu Eskirozi, Victor Estebani, Unai Lasori eta Jon Mariezkurrenari.

Horren harira, Jon Mariezkurrenak atzo Euskadi Irratian erantzun egin zien bezperan Ander Imazek irrati berean egindako adierazpenei. Imaz ez dago Baikori jarrera aldatzeko eskatu dion pilotari taldean, eta, azaldu zuenez, hori dela eta, «pilotari batzuk» ez dira berarekin «ondo portatu». Mariezkurrenak, besteak beste, salatu zuen Imaz taldearen inguruko informazioa filtratzen aritu zaiola Baikori. «Teknikari askok zekizkiten gure pausoak. Garaik [Jose Ramon Garai Baikoko zuzendari nagusia] esan zigun begiak zituela taldean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.