ERRUGBIA. SEI NAZIOETAKO TORNEOA

Azken bi urteotako lanari esker

Frantzia bitan izan da Europako onena Laporte entrenatzailearekin, eta laugarren Munduko Kopan

DONOSTIA
2004ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Frantziak 41 aldiz hartu du Ingalaterra etxean, eta horietarik 21 aldiz frantziarrek irabazi dute. Azken aldiz, joan zen larunbatean, eta garaipenarekin torneoa eta Grand Slama berreskuratu zituen. Frantziarrek torneoko partidarik onena egin zuten. Garaipenean erabat sinetsita jardun zuten partidaren zatirik handienean, eta kasik arlo guztietan gailendu zitzaizkien ingelesei. Partidak 32 minutu eta 2 segundo iraun zuen benetako jokoari dagokionez.

Azken bi urteotan, Bernard Laporte entrenatzaile dutela, torneoa eta Grand Slama irabaziditu Frantziak eta 2003an, Munduko Kopako finalerdietako kanporaketa jokatu zuen Ingalaterraren aurka. Horregatik dio Laportek «oso pozik» dela jokalariek eginiko lanaz. Halere, larunbateko garaipenak ez duela deus aldatuko Munduko Kopako finalerdietan; hura «galdu» egin zutela dio.Hurrengo Munduko Kopa ere buruan du frantziarrak, eta apirilean aurkeztuko du talde teknikoa. Zertxobait indartuko duela dio, beste «dozena erdi bat» pertsona sartuta. Entrenatzaileak aitortu du horien artean Diego Dominguez egongo dela, Italiako internazional ohia eta Parisko Stade taldeko jokalaria. Hurrengo mundiala Frantzian jokatuko da.Grand Slama birritan lortu duten jokalarien artean Miarritze taldeko Thomas Lievremont (1998 eta 2004), Serge Betsen (2002 eta 2004) eta Imanol Hariñordoki garaztarra (2002 eta 2004), Biarnoko Paue taldeandiharduena.

Ingalaterrak Rob Andrew nahi du batzorde teknikoan

Ingalaterrak hamar teknikari ukanen ditu Munduko Kopa prestatzeko, eta horien artean Rob Andrew joko zabaltzaile ohia egongo da. Clive Woodward entrenatzaileak jarraituko du. Entrenatzaileak aitortu du larunbatean espero zuela garaipena lortzea, baina azken hamar minutuetan ez zutela baloia behar adina «gordetzen» jakin.

Bestalde, partidaren mailaz mintzatu da: «Partida osoa kontuan hartuta, frantziarrek merezi izan zuten irabaztea, eta zoriondu nituen eginiko jokoagatik; kalitate handikoa izan zen.Steve Thompson aitzina begira jarri da: «Torneoa ahantzi eta larunbatean bigarren zatian egin genituen gauza onak kontuan hartu eta Zeelanda Berrira egingo dugun bisitaldia hasi behar dugu prestatzen».Beste talde bat ere aukeran zen torneoa irabazteko: Irlanda. Baina irlandarrek bazekiten aski zaila izango zela. Horregatik, agian, Koroa Hirukoitza ziurtatzera jo zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.