Enplegua eta lana sail bakarrean batzeko eskaera

2017ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EH Bilduk egindako proposamenari erdibideko zuzenketa bat eginda, oposizioko alderdi guztien babesarekin, Enplegu eta Lan sailak batzeko eskatu zion atzo legebiltzarrak Jaurlaritzari: «Kalitatezko enplegua sortzeko duen konpromisoari eraginkortasunez eta ikuspegi integral batetik helduko diola bermatu ahal izateko». Eskatu dute sail bakarrean kokatu ditzala bi sail horiek «berehala», eta, horretarako, Justiziari dagozkion ardurak beste departamentu batean kokatu ditzala.

EH Bilduk «ulertezintzat» jo dut sail horiek bereiztea, «horrek kudeaketa egokia eta koordinatua eragozten duelako». Koalizioaren ustez «oso garrantzitsua» da legebiltzarraren eskaria—EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk egin dute bat—. «Urkulluk gobernu egitura aldatu beharko du orain», esan du Nerea Kortajarena EH Bildukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.