Udal eta foru hauteskundeak. Araba
EPk eguzki energiaz hornitu nahi du Gasteiz
Gasteiz eguzkiaren energiarekin bakarrik hornitzeko proposamena aurkeztu dute EP Elkarrekin Podemoseko Arabako eta Gasteizko hautagaiek.Etxebizitzetan eta industrian eguzki panelak jarrita hiriburuak behar beste argindar ekoitziko lukeela azaldu dute Gemma Zubiaurre udalerako hautagaiak eta Jose Damian Arabako hautagaiak. Madrilgo Unibertsitateak egindako azterketa bat hartu dute oinarri. Lan horren arabera, Gasteizek behar beste energia sortuko luke egungo gastuari aurre egiteko, eta %28,5eko soberakina izango luke. «Egun kanpotik ekartzen den argindarra %99 da, eta hori zuzendu egin behar da datorren hamarkadan», esan du Zubiaurrek. Hiriburua «bio-eremu» bihurtzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu