Unibertsitate ikaslea; langabetua; bigarren masterra egiten ari dena; Oiongoa; garraiolaria; itzultzailea; elektrizista; banketxeko langilea; kazetaria; funtzionaria; tornuko langilea; fresadorakoa; komertziala; irakurzale amorratua; sortzailea; abokatua; durangarra; injeniaria; ipuin-kontalaria; irakaslea; jubilatua; basozaina; Aimarzale itsua; erizaina; Sakanakoa;idazkaria; komunikazioanaditua; dendaria; informatikaria...
Laurehun eta berrogeita hamar lagunen artean denetik izango da. Berri-paper hau eskuetan hartzen duzunerako horietako asko BECen ariko dira lanean. Euskaldun peto-peto hauek borondatezko lanak batu ditu eta, adiskide batek esan berri duenez, euskaldun izateagatik barkamenik eskatu gabe egun bat eman ahal izatearen poza eurek erraztuko digute. Xirimiria bezain euskalduna da harro azaltzearen lotsa. Baina jende asko sumatu dut inguruan eguna noiz iritsiko ezin egonda. Eta ez ditu errima baten hoskidetasun hertsiak aztoratzen segur aski, garena modu naturalean ospatzeko desioak baizik.
Sena izango zen. Ez dakit. Baina duela hogeita hamar urte asmatu genuen sortu berri zen Bertsolari Elkarteari izena aldatu eta Bertsozale Elkartea jartzean. Izan, hala izan baikara beti.
HITZ ETZANAK
450
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu