Hizkuntza eskakizunak

ESKAKIZUNEN ERRETRATUA

2023ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Hizkuntza eskakizunek adierazten dute zenbateko gaitasuna behar den herri administrazioetan dauden lanpostuetako bakoitza betetzeko. Hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa bada, euskararen jakintza egiaztatu behar da; derrigorrezkoa ez bada, meritu gisa baloratuko da. Bestalde, kontratu publikoetan hizkuntza klausulek zehazten dute zer baldintza linguistiko bete behar diren zerbitzua emateko. Horra zein den egoera eremu administratibo bakoitzean:

Euskal Autonomia Erkidegoa. Arlo publikoko langileen hizkuntza eskakizunak galdegiten dira tokian tokiko egoera soziolinguistikoa aintzat hartuta, era progresibo batean. Halaber, kontratu publikoak dituzten enpresei hizkuntza klausulak jartzen zaizkie.

Nafarroa. Euskara herrialde osoan ofiziala ez denez, zatikatuta daude hizkuntza eskakizunak galdegiteko irizpideak ere. Administrazioko postu gehienak eremu mistoan daude, eta postu elebidunak gutxi dira. Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren arabera, irakaskuntzatik at, Nafarroako Gobernuan postuen %3 dira.

Euskal Hirigune Elkargoa. Ofizialtasunik ez du euskarak Iparraldean; ondorioz, legez kontrakoa da hizkuntza eskakizunak jartzea. Badira herriko etxeetan langileak euskalduntzeko zenbait plan xume.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.