Laporte harmailan geratu da, eta aurki joan daiteke Cityra

2018ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aymeric Laporteren etorkizunak zeresana ematen jarraitzen du. Kuko Zigandak deialditik kanpo utzi zuen atzo, partida hasi baino lehenago. Entrenatzaileak herenegun esan zuen Laporte «prest» zegoela jokatzeko, eta horregatik sartu zuela deialdian. Atzo, ordea, zerrendatik at utzi zuen. Ezin da jakin jokalariak eskatuko zion ez jokatzea, edo entrenatzaileak hala erabaki zuen. Argi dagoena da Laportek aurki utz dezakeela Athletic, Manchester Cityra joateko. Ingalaterrako taldea prest omen da haren etete klausula ordaintzeko, 65 milioi euro, hain zuzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.