Polizia etxe bat ikusteko Guardia Zibilak jarritako oztopoak salatu ditu batzordeak

2013ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Guardia Zibilak behatzaileei oztopoak jarri dizkiela salatu du CPTk. Hain zuzen, Zuzendaritza Nagusiko Informazio eta Atxilotze Unitatera —Madrilgo Guzman el Bueno polizia etxeko ziegetara eta galdeketa geletara— sartzea galarazi zieten ordubetez, argudiatuta eraikina ez zegoela erabiltzeko moduan eta giltzak falta zituztela —azkenean, garbitzaile baten bitartez sartzea lortu zuten, atzeko ate batetik—. Batzordeak gogoratu du inkomunikazioa aplikatzen zaien atxilotu ia guztiak eramaten dituztela zentro horretara, eta salatu du argudio hori ez dela «zuzena». Batzordeak oroitarazi du 2007an hara eginiko bisitan ere oztopoak izan zituztela lekua ikusi ahal izateko. Espainiako Gobernuak ez du gertakari horri buruzko azalpenik eman bere txostenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.