Hamar pilotari Bigarren Mailako buruz burukoan

2018ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Lehen Mailakoarekin batera, atzo Bigarren Mailako buruz burukoaren kanporaketak zozkatu zituzten. Txapelketa larunbat honetan hasiko da, bi atarikorekin: Agirre Erasunen aurka, Iruñean; eta Peña II.a, Urretabizkaiaren kontra, Ikaztegietan. Final-laurdenak, berriz, apirilaren 29ko asteburuan jokatuko dira, eta jadanik zehaztuta daude: Gorkak Erostarberen aurka jokatuko du; Dariok Bakaikoaren kontra; Ugaldek Iruñeko atarikoko irabazlea izango du aurkari, eta Etxeberriak, Ikaztegietakoa. Finala maiatzaren 19an jokatuko da, zehazteke dagoen pilotaleku batean. Txapelketak hutsune handi batzuk izango ditu, ez direlako ariko Jon Jaunarena, Ander Imaz, Mikel Larunbe eta Julen Martija.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.