HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Munstro bat edukiontzian'

Birzikla dezagun

2015eko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Idazlea: Maribel Aiertza. Ilustratzailea: Belatz. Argitaletxea: Elkar.

Narrazio irakurterraz eta arin honek oso modako bi gai uztartzen ditu: haurren beldurrak eta birziklatzea. Fokua beldurretan jarrita egiten du aurrera kontakizunak, eta zaborraren ingurukoak testuinguruak eskaintzen dizkigu.

Gorka protagonista amarekin bizi da, eta ama oso pozik dauka, asko laguntzen omen duelako etxean. Zaborra ere berak jaitsi nahi izaten du. Badu hala ere Gorkak zeregin horrekin kezka handi bat, iruditzen baitzaio edukiontzietan bera hainbeste beldurtzen duten munstroak bizi direla, eta, jakina, edozein hurbiltzen da dardarizo bat sentitu gabe. Hala ere, bai txintxoa gure Gorka, saiatuko da zaborrontziko munstroa ezagutzen.

Kontakizunaren indar guztia edukiontzi urdineko munstroak hartzen du (bai, munstro bat dago bertan). Harekin hizketan hasten da Gorka, eta poliki-poliki bien artean adiskidetasun harreman bat sortuko da.

Pena da hasieran proposatutako gaiari ez zaiola heltzen, eta horren ordez irudimenezko ariketa bihurritu batekin aritzen garela, baina behintzat kontakizun umoretsu eta irakurterraza da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.