Aitor Perez de Arriluzea. Elecnorreko langilea

«950 euroko soldata batekin, gaur egun, ezinezkoa da bizitzea hemen»

BERRIA.
aitor biain
2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elecnorreko Arabako langilea da Aitor Perez de Arriluzea (Gasteiz, 1971), eta 38 egun eman zituen greban enpresari «lan hitzarmen duin bat» eskatzeko. «Oso gogorra da egoera horretan irautea. Familiak ditugu, alokairuak...». Langileen elkartasuna azpimarratu du ororen gainetik: «Inoiz ikusi gabekoa izan da». Telefonicaren azpikontrata da Elecnor, eta telefono konpainiaren gailuak instalatzeaz eta mantentzeaz arduratzen da. Telekomunikazio esparruko enpresa izan arren, Arabako metalgintzako hitzarmena aplikatzen zaie langileei. «Gipuzkoako eta Bizkaiko itunekin alderatuz gero, Arabakoa barregarria da». Salatu du azken urteetan enpresaren irabaziek gora egin arren baldintzak ez zaizkiela hobetu, eta, beraz, ez zutela mobilizazioei ekitea beste aukerarik izan. «Zuzendaritzak esaten zigun metalgintzako itunera mugatuko zirela, baina egoera jasanezina zen. 950 euroko soldata bati buruz ari naiz: gaur egun ezinezkoa da soldata horrekin bizitzea». Akordioa lortu zuten urtarrilaren 16an, baina argi du azpikontrata diren aldetik Telefonicak jarritako marra gorriak baldintzatuko duela beren geroa. «Bukatzen ez den soka da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.