POLIZIAREN METODOAK
•Ikertzeko beharra. Espainiako agintariek Guardia Zibilak atxilotuekin erabilitako metodoen inguruko ikerketa zehatza egitea.
•Araudia oinarri. Elkarrizketak egiteko modua zehaztea, araudia oinarri hartuta. Debekatzeko: atxilotuei begiak estali eta kaputxa jartzea, eta ariketa fisikoak egitera eta zutik denbora luzez egotera behartzea.
EPAILE ETA FISKALEN LANA
•Tortura salaketak ikertu. Atxilotuek torturak salatuko balituzte, fiskalak edo epaileak salaketa hori erregistratzea, auzi medikuak berehala aztertzeko agintzea; eta ikerketa ongi egingo dela bermatzeko neurriak hartzea.
•72 ordutan, epailearen aurrera. Inkomunikazio garaia luzatzea erabaki aurretik, lehenengo 72 orduetan atxilotuak epailearen aurrera eramatea.
•Inkomunikazio aldiko artxiboa hobetu. Inkomunikazio aldiko artxiboa hobetzea. Horrez gain, audio eta bideo kopurua handitzea, deklarazioena barne.
ATXILOTUEN ESKUBIDEAK
•Hiru eskubide nagusiak. Inkomunikazio aldian senideek atxilotuak non dauden jakiteko aukera izatea, eta instrukzio epaileak hautatutako auzi medikuarekin batera atxilotuaren konfiantzazko medikuarekin egoteko aukera edukitzea, eta 24 orduz atxilotuak bideokamerarekin grabatzea.
•Konfiantzazko abokatua. Atxilotzen dituzten unetik aurrera abokatu pribatuarekin egoteko aukera edukitzea; baita inkomunikazio aldian egingo dizkieten galdeketetan egoteko aukera izatea ere.
•Auzi medikuaren txostena. Medikuak txostenak idatziz epaileari helaraztea. Txosten horietan beti egon beharko litzateke medikuaren ondorioak zehaztuko lituzkeen atal bat.
CPTren gomendioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu