Loraldia 2024ra begira jarri da

Elkarteak hamar urte beteko dituela eta, datozen hiru urteetarako asmo eta proiektuak aletu ditu

Erredakzioa
Bilbo
2021eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Bilbon eta udaberrian euskal kultura garaikidea plazaratzeko asmoz sortu zen Loraldia kultur elkartea 2014an, eta, harrezkero, urtez urte antolatu du askotariko diziplinak batzen dituen festibala. Datorren urtean ere egingo dute, martxoan; zortzigarren aldia izango da, okerrik ezean. Baina, horrez gain, egitasmo eta proiektu berriak ere izango dira datozen hilabeteetan, eta horien berri eman zuen atzo elkarteak Loraldia GARA. Zerumuga begietan ekitaldian. Bilboko Itsasmuseumen egin zuten saioa.

Izan ere, Loraldia kultur elkarteak hamar urte beteko ditu 2024an, eta urte garrantzitsu horri begira daude dagoeneko kideak. «Elkarteak proiektu ilusionagarri berriak sortzen, imajinatzen eta abian jartzen jarraitu nahi du», adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, euskarazko sorkuntza ardatz duten, eta sortzaileak, ikusleak eta beste kultur eragileak batuko dituzten egitasmoak sortu nahi dituzte. «Aurrerapauso bat» eman nahi dute modu horretan; «geroari begiratzeko modu berri bat» sortu.

Udaberriko jaialdia elkartearen egitasmorik garrantzitsuena izango da aurrerantzean ere, baina Bilbotik Euskal Herriko hainbat txokotara zabalduko du aurrerantzean. Horrez gainera, produkzio propioei lekua egiten jarraituko dute, bai eta euskal kulturaren transmisioa ikastetxeen bitartez egiten ere. Eta, azkenik, gazteen artean sormena sustatu, eta bide propioa egiteko gune bat zabalduko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.