ERREAKZIOAK

2020ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
«Proposamena berandu dator, eskasa da, eta langileen ordezkariekin adostu gabe egin da. Hezkuntza Sailak 1.000 irakasle gehiago kontratatzeko egindako kalkuluetan soilik osasun irizpideak kontuan hartu dira, eta ez dira aintzat hartu orain arte eskolaratu gabe egon diren umeen eta egoera zaurgarrian daudenen arrakala konpentsatzeko behar diren langileak»
Aitor Idigoras Steilas

«Neurriak ez dira nahikoak, eta ez diote erantzuten pandemiak sortutako egoerari. Ikasleen ratioak jaisteak izan behar du lehentasun, talde egonkorrak mantendu ahal izateko eta kutsatze arriskua ez zabaltzeko; gehienez hamabost ikaslekoak izan beharko lukete taldeek. Marketin hutsa da 1.000 irakasle gehiago kontratatuko direla esatea, aste honetan itxi direlako zerrenda guztiak»
Irati Tobar LAB

«Ez dakigu itunpeko sarean eta ikastoletan ere irakasle gehiago kontratatuko dituzten edo gurekin beste formularen bat erabiliko duten. Astelehenean bilera dugu Hezkuntza Sailarekin, eta orduan egingo dugu balorazio sakonagoa. Bestetik, eztabaidagarria iruditzen zaigu maskara derrigorrezkoa izatea LH1etik aurrera, OMEk kontrakoa esan duenean»
Koldo Tellitu Ikastolen Elkartea

«Protokoloa berandu dator, eta langileon ordezkariekin adostu gabe egin da. Itzulera mailakatuak ez du berme gehigarririk osasun prebentzioaren aldetik. Ratio jaitsierarik ez da aurreikusten, eta ez dakigu kontratazio berriak zer irizpideren arabera egingo diren, noiz egingo diren edo egingo diren ere. Propaganda ariketa berri bat da »
ELA

«Neurriak ez dira nahikoak, eta ez dute balio hezkuntza langileen zalantzak konpontzeko. Kontratazio berriak lehenago egin behar ziren. Protokoloa familiak lasaitzeko saio bat baino ez da»
CCOO

«Baliabide berriek ikasturtearen lehen egunean egon behar dute, ikasturtea modu seguruan antolatu ahal izateko, eta ikastetxe bakoitzaren beharrei erantzun beharko die administrazioak»
Lurdes Imaz EHIGE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.