Urtezahar gaueko kanpaiak Elgoibarko (Gipuzkoa) Kalegoen plazatik emango dituzte, ETB1en eta ETB2n. Bietan euskaraz. Horrenbestez, ETB2ren historian aurreneko aldiz entzun ahalko da euskaraz urtearen ongietorria; aurreko eta ondorengo saioak, dena den, gaztelaniaz izango dira. Kanpaikadak emateaz Ramon Roteta eta Ander Gonzalez sukaldariak, Sara Gandara ETBko kiroletako aurkezlea, eta Anjel Alkain eta Iker Galarza umoregileak arduratuko dira —Alkain Karlos Argiñanoren rolean eta Galarza Martin Berasategirenean—.
ETB1en, kanpaikaden aurretik eta ondoren, 15 Baietz!!! programa berezia egingo du Zuek hor eta gu hemen saioko lantaldeak. Galarza eta Alkainekin batera, Aitziber Garmendia, Asier Hormaza, Agurne Anasagasti, Maria Amolategi, Amaia Artetxe, Iro Landaluze eta Maite Eskarmendi izango dira saio berezian. Esketxez gain, tarteka bat egingo duteElgoibarko plazarekin. Platoan gaur egun pil-pilean dauden abestiak euskaratuko dituzte, era berean, saioko kideek.
ETB2n No es nochevieja para sosos umore saioa egingo dute Vaya semanita-ko eta Euskadi movie-ko aktoreek. Programan rol garrantzitsua izango dute, halaber, Ander Gonzalezek eta Ramon Rotetak. Musika emanaldi umoretsuak ere egingo dituzte.
Athletic eta Eibar, kantuan
Bestalde, ohi bezala ETBk Euskal kantuen gaua emango du Gabon gauean. Saiorako bideo bana grabatu dute Athleticeko eta Eibarko jokalariek. Athleticeko Muniain, Laporte, San Jose, Bustinza, Iturraspe eta Arrizabalagak Kepa Junkeraren abesti bat kantatuko dute, Junkeraren Sorginak taldearen laguntzaz. Eibarko Añibarro, Arruabarrena, Iruretagoiena, Irazustabarrena eta Boveda Lau teilatu abesten azalduko dira.
Lehen aldiz Urtezahar gaueko kanpaiak euskaraz, ETB1 eta ETB2n
Kanpaikadak bi kateentzat grabatu dituzte Elgoibarren.ETB2k gaztelaniaz jarraituko du gero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu