Ban Ki-moon. NBEko idazkari nagusia

«ETAk bere konpromisoa betetzea espero dut»

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak ETAren erabakia ondo hartu du, eta«ETAk bere konpromisoa betetzea» espero duela jakinarazi du. Horrekin batera, «Espainiarentzat latza izan den kapitulu bati amaiera ematearekin itxaropentsu» agertu da, Martin Nesirky idazkariaren bozeramailearen bitartez atzo kaleratu zuen ohar batean. Horrekin batera, talde armatuaren «biktimak ez ahazteko» eskatu du.

«Berrogei urte baino gehiagoan espainiarrek indarkeria jasan dute ETAren eskuetan», gogorarazi du. Horregatik, erakundeak esandakoa betetzeko itxaropena azaldu zuen berriro ere. Gainera, «indarkeriaren amaiera eta armen libratze iraunkorra» gertatu beharko liratekeela adierazi du.

ETAk eragindako «800 baino gehiagoko biktima» ere gogoan izan ditu Banek. «Biktimetako inor, munduko terrorismoaren beste biktimekin batera, ez dira inoiz ahaztuak izango».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.