Frantziako Estatuan, bigarren fasea

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Urte hasieran iragarri, eta otsailean ekin zion Frantziako Gobernuak euskal presoen gerturatzeari; hamasei eraman ditu Mont-de-Marsango eta Lannemezango espetxeetara. Haietan daude jada euskal presoen %40. Horrez gain, azkeneko urte erdi pasan hamabiri kendu die DPS estatusa. Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak eta Justizia Ministerioak diseinatutako lehen fasetzat jotzen dute orain artekoa. Bigarrengoan leudeke beste gerturatzeak —atzo iragarritako biekin hasia—; 11 emakume presoak elkartzea kartzela batean —Akitaniako espetxeetan ez dago emakumeen modulorik—; behin-behinean preso daudenak kartzela batean batzea; etabeste DPSak kentzea. Bestetik, bizi osoko kartzela dutenak baldintzapean aske uzteko eskatzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.