Zardoya Otisen ia hiru asteko greba hasiko dute

Lanuzteak egingo dira Artiachen eta Calor Bizkaian ere, itunen negoziazioak blokeatuta daudelako

jokin sagarzazu
2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Zardoya Otis igogailuen multinazionaleko Hego Euskal Herriko langileek greba hasiko dute astelehenean, abenduaren 9ra arte. Behargin guztiei Espainiakoen itun bera aplikatzen diete, eta 2020tik berritu gabe dago. Azpimarratu dutenez, Madrilen egiten ari diren negoziazioetan «apenas» hartzen ari diren kontuan haien eskaerak. Salatu dute, halaber, baldintzak are gehiago okertu nahi dizkietela Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean aritzen diren langileei.

Orozkoko Galletas Artiachen ere lanuzteak hasiko dituzte astelehenean: lau orduko geldialdiak txanda bakoitzean, azaroaren 30era arte. Bi urte daramatzate lan hitzarmenik gabe. Sindikatuen ustez, zuzendaritzak langileen bizkar utzi nahi ditu enpresan egindako inbertsioak. Gogoratu dute Adams Foods konpainia dela lantegiaren jabea eta «irabazi handiak» izan dituela azken urteetan.

Bi enpresa horietako beharginek ez ezik, beste batekoek ere ekin diete mobilizazioei: Bilboko Calor Bizkaikoek. Greba mugagabean daude lantaldeko 26 beharginak. Galdarak instalatu, eta mantentze lanak egiten dituzte; batez ere Vaillantentzat lan egiten dute. 2021eko urtarriletik, lan hitzarmen berri bat negoziatzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.