Euskararen aldeko «sinergiak» sortzea hitzartu dute

Eusko Ikaskuntzak eta Euskaltzaleen Topaguneak hitzarmen bat izenpetu dute

Ana Urkiza eta Kike Amonarriz, akordioa izenpetzen. BERRIA.
2023ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Kike Amonarriz Topagunekoak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten atzo Andoainen (Gipuzkoa), «euskararen eta ezagutzaren aldeko sinergiak sortzeko».

Nabarmendu dutenez, gizartearen beharrei erantzun «global eta integratzaileak» ematen dihardu Eusko Ikaskuntzak 1918tik; Topagunea, berriz, tokiko sozializazio eta komunikazio eremuetan euskararen erabilera sustatzen ari da 1997tik. Bi eragileak jada ari izan dira zenbait proiektutan elkarlanean; adibidez, 2020tik bi lankidetzatan ari dira, Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikorako Proiektuan eta Nafarroan euskararen aldekotasuna handitzeko egitasmo batean. Orain, harreman hori estutze aldera, jarraipen batzorde bat eratzea adostu dute, bi erakundeek abian dituzten proiektuetan zuzenean inplikatzeko edo lan eta ikerketa arloetan ezagutzak trukatzeko.

Eusko Ikaskuntzak 2024an egingo duen biltzarrean parte hartuko du Topaguneak, besteak beste. Eta Euskaltzaleen Topaguneak euskararen erabileran jauzi bat egiteko sustatuko duen Aldaketaren Teoriaren prozesuaren alde egingo du Eusko Ikaskuntzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.