Ezohiko gorbatadunak

Komunikabideetan eta sare sozialetan zeresan handia eman du Donostiako nazioarteko konferentzian parte hartu duten pertsona ezagunen janzkerak.

Koldo Aldabe.
Donostia
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Rufi Etxeberriaren gorbatak esateko asko eman zuen. Konferentzia hasi aurreko kazetari eta argazkilarien hizketagai nagusi bilakatu zen, eta sare sozialetan ere hedatu zen, argazki eta guzti. Ez zen izan, ordea, gorbata erabili ohi ez dutenen artean atzoko ekitaldira lepoan korapilatuta eraman zuen bakarra. Martin Garitano ahaldun nagusiak ere jantzia zeraman.

Giroa lasaitzen trebetasun naturala erakutsi zuen Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, eta ez zuen aukera alferrik galdu, eta ezker abertzaleko ordezkariak sarrerako eskailerak igo zituen unean, Etxeberriari bostekoa luzatu eta Garitanori zehar begiratua egin ostean adierazi zuen: «Gaur denok elegante etorri gara gero, ezta?».

Eta ohiko komentarioak ingurutxoetan: «garai berrien adierazle» den, «ezker abertzalearen aldaketa islatzen» duen, gaur egingo duten adierazpenak ekarriko ei duen aldaketaren seinale...

Donostiako alkateak parte hartzaile bakoitzari eginiko harrerak ere zer esana eman zuen. Batzuk gehiago beste batzuk gutxiago ezagutu arren, denentzat izan zituen hitzak, eta serioago iritsitakoei ere irribarrea atera zien Izagirrek.

Anabasa

70 hedabide baino gehiago eta kazetari eta kamerarien artean berrehun profesional inguru bildu ziren Aietera. Sarrera nagusian nahikoa leku egon arren, ez dago hainbeste jenderentzat prestatuta, eta nazioarteko konferentziako prentsa arduradunak galtzak bete lan izan zituen taldea gobernatzen, harik eta parte hartzaile guztiak Bakearen Etxeko areto nagusira sartu ziren arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.