Arane Gartzia
«Onena gure artean sorturiko harremanak dira»
«Alde batetik, pena dut Euskarabentura behin bakarrik egin daitekeelako bizitzan, baina pozik nago lagun berriak egin ditudalako, Euskal Herriko txoko guztietakoak gainera. Denok iritsi ginen bakarrik, egoera berean, lagun berriak egiteko gogoz, eta sortu ditugun harremanak izan dira gauza onena. 31 egun elkarrekin igaro ondoren sortzen diren harremanak oso politak dira, eta denak euskaraz, gainera. Niretzat, egunik onena Iruñekoa izan zen, sanferminetakoa. Erromeria moduko batean egon ginen, eta oso giro ona sortu zen talde osoan. Lagunen artean zabalduko dut etor daitezen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu