Omenaldia egingo diote hilaren 11n
Martin Ugalderen bizitza eta lana aztertzeko hitzaldi sorta egin daasteotan Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa). Bihar izango da azken hitzaldia: Donostia Kulturako Liburutegi Nagusian izango da, Literaktum jaialdiarekin elkarlanean, 19:00etan, Anjel Lertxundik Martin Ugalde: Exilioak eta hizkuntzak, ahulenak gogoan hitzaldia emango du. Hilaren 11n beteko da zehazki Ugalderen jaiotzaren mendeurrena, eta, egun horretan, haren Itzulera baten historia lanaren irakurketa jarraitua egingo da Martin Ugalde kultur parkean, 11:00etan hasita. Aurretik, Jakin fundazioak aurkeztuko du Martin Ugalderen lan guztiak digitalizatuta sarean ondu duen tresna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu