Golak. 0-1: Raul Garciak (8. min. penaltiz). 1-1: Kike Garciak (17. min.). 2-1: Orellanak (77. min. penaltiz). 2-2: Villalibrek (80. min.). Epailea. Prieto Iglesias. Txartel Gorria Mendilibarri (50. min). Txartel horiak Eibarreko Escalanteri Pedro Leoni eta Correari, eta Athleticeko Dani Garciari eta Vesgari. Bestelakoak. Koronabirusaren pandemia tarteko ez da ikuslerik izan harmailetan.
11 partidako maratoi hau helburu desberdinekin abiatu zuten Eibarrek eta Athleticek. Gipuzkoarrek jaitsiera postuak aldendu, eta mailari eustea; bizkaitarrek, Europarako sailkatzea. Baina helburu horiei begira, ezer gutxirako balio die atzo, Ipuruan jokatutako derbian, batutako puntuak. Emaitzak aho zapore txarragoa uzten dio Eibarri. Izan ere, bigarren zatian hobea izan zen Jose Luis Mendilibarren taldea, eta partida amaitzeko hamabost minutu falta zirenean, 2-1 aurreratzea lortu zuen, Orellanak penaltiz sartutako golari esker. Baina hurrengo jokaldian berdinketa lortu zuen Villalibrek, zelairatu eta berahala, ukitutako lehen baloian. Quiquek eskura izan zuen Eibarren garaipenaren gola, norgehiagokako azken aukeran. Baina errematea kanpora joan zen gutxigatik. Bina amaitu zen lehia.
Partida hasiera hobea egin zuen Athleticek, eta berehala sortu zuen arriskua Dimitrovicen ate aurrean. Lehen aukera argia Yurik izan zuen, 5. minutuan. Capak erdiraketa ona egin zuen, eta ezker hegalekoa ondo iritsi zen bigarren zutoinera. Errematea egin, baina gelditu ona egin zuen Dimitrovicek. Ia erreskadan Muniainek jaurtiketa egin zuen, eta Escalanteren eskuan jo zuen baloiak. VARean kontsultatu ostean, Prieto Iglesias epaileak penaltia adierazi zuen. Raul Garciak ez zuen huts egin: 0-1. Nafarraren sasoiko seigarren gola izan zen.
Eibarrek ohikoak ditu hegaletatik egindako jokaldi zuzenak. Horiek gabe, kosta egiten zaio Mendilibarren taldeari aukerak sortzea, eta atzo ez zen salbuespena izan. Lehen zatian horri esker sortu zituen aukerak, eta horietako batean ailegatu zen gola. Orellana bigarren zutoinera erdiratu zuen, eta Pedro Leoni iritsi zitzaion, baloia. Hark arean jarri, eta gol arrastoan zegoen Kike Gaciak buruz egin zuen gola.
Hamazazpigarren minutua zen, eta horrek patxada eta konfiantza apur bat eman behar zion Eibarri. Duen puntu beharra kontuan hartuta, hori funtsezkoa izan beharko luke. Baina ez zen horrela izan. Urduri antzeman zitzaien jokalariei, eta paseaklotu ezinik. Athletici, berriz, tentsioa faltatu izan zitzaion, eta paseetan ere ez zuen asmatu.
Kaskar joan zen, beraz, neurketa. Atsedenaldi atariko minutuetan baino ez ziren gauzak aldatu. Eibarrek apur bat gehiago estutu zuen, eta hainbat korner eta erdiraketen bidez, Unai Simonen atera gerturatu zen. Baina asmatu gabe.
Bigarren zatia, aurrenekoa amaitu zenaren antzera hasi zen: Eibar aginduz. Jokaldi batean. Yerayk besotik heldu zion Enrichi. Epaileak ez zuen penaltia adierazi, eta Jose Luis Mendilibarrek protesta egin zuen. Prieto Iglesiasek, laugarren epailearen aginduz, txartel gorria atera zion.
Etxekoak hobeto
Eibarrek berdin jokatzen segitu zuen, Orellanaren eta Pedro Leonen bideaz erasoko jokaldiak sortuz hegaletatik, eta bigarren baloiak baliatuz.Presioan ere asmatu zuen. Athletic, berriz, apenas agertu zen bigarren zati horretako lehen minutuetan. Deseroso aritu zen, eta ez zuen jokorik sortu. Zelai erdiko jokalariei ez zitzaien baloirik ailegatu.
Eibarrek atzean erabat sartuta zuen Athletic, eta aprobetxatu beharra zuen txanpa ona. Baina ez zuen lortu. Zuri-gorriek 23 minutu behar izan zituzten, bigarren zatian Dimitrovicen atera gerturatzeko. Williamsena izan zen abagunea. Baina baloiak Arbillan jo, eta kornerrera joan zen.
Ia segidan Dani Garciak Escalanteri bultzakada inozoa eman zion, eta VARean ikusi ostean, oraingoan penaltia adierazi zuen epaileak. Athleticeko jokalariek protesta egin zuten. Orellanak sasoiko zortzigarren gola egin zuen, baloia erdi erdira jaurtiz.
Hiru puntuak batuz jaitsiera postuak gehiago aldendu, eta arnas apur bat hartzeko. Baina hurrengo jokaldian iritsi zen Villalibreren gola, eta bi taldeek puntu bakarra poltsikoratu zuten.
Eibar 2-2 Athletic
Bakarrarekin ez da nahikoa
Joko gutxi izan da Eibarren eta Athleticen arteko derbian, eta bina egin dute. Mendilibarren taldea hobea izan da, eta 2-1 aurreratu da, baina segidan berdindu du neurketa Asier Villalibrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu