Golak. 1-0: Leire Bañosek (17. min.).Epailea. Ainara Acebedo. Txartel horiak Releko Luciari eta Levanteko Maitaneri Bestelakoak. 3.244 ikusle Helmanticon.
«Levantek baino talde joko indartsuagoa daukagu», esan zion BERRIAri atzo argitaratutako elkarrizketan Leire Bañosek. «Taldeak ondo irakurtzen ditu partidak, helduagoa da eta baliabide gehiago ditu irabazteko». nabarmendu zuen Salamancara joan aurretik Garbiñe Etxeberria txuri-urdinen kirol zuzendariek. Bada, bi gauza horiek erakutsi zituen atzo Gonzalo Arkonadaren taldeak Helmantico futbol zelaian. Levante 1-0 azpiratzea lortu zuen Superkoparen finalerdietan, eta horrenbestez, iazko maitzan Granadan egindako balentria errepikatzeko aukera izango du igandean, eta beste titulu bat eskuratzeko. Gaur jakingo da nor izango duen aurkari finalean: Bartzelona edo Atletico Madril.Bigarren finala izango du taldeak bederatzi hilabetean.
Meritu handiko garaipena izan zen, Levante azarotik zegoelako galdu gabe. Ondo hasi zuen neurketa Realak, baloiaren jabetza edukiz eta hegaletatik Barbara Latorrerekin eta Marta Cardonarekin arriskua sortzen ahaleginduz. Levanteren joko irteeran ere ondo egin zuen presioa. Baina atzoko aurkariakgutxi behardu gol aukerak sortzeko, eta harena izan zen neurketako lehena. Alba Redondok zutoinera bidali zuen baloia, erasoan Levantek ondo lotutako jokaldi batean (15. min.).
Baina erreskadan iritsi zen txuri-urdinen gola. Nahikarik ondo estutu zuen Levanteren atzealdea, eta horrek ahalbidetu zion Barbara Latorreri baloia berreskuratzea. Hark ondo utzi zion baloia Leire Bañosi, eta Levantek atzealdean utzitako zuloa baliatu zuen, arean sartu eta gola egiteko (17. min).
Reala ondo egon zen jarrita zelaian, eta taktikoki Gonzalo Arkonada Maria Pry Levanteko entrenatzaileari gailendu zitzaion planteamenduan. Arkonadak berak onartu zuen ligan ezustean harrapatu ziola Levantek egindako joko proposamenak, eta atzo bestela izan zen. Zelai erdian jarri zuen Ana Tejada, eta aurreratu egin zuen apur bat Leire Baños, Euskarriak indarra eman zion punta erdian.
Lehen zati horren erdialdean indarrak parekatu egin ziren, eta Levante aukerak sortzen hasi zen tantaka. Baina atzean ez zebilen horren sendo. Txuri-urdinek gertu izan zuten bigarrena, 36. minutuan, falta jaurtiketa batean. Nuria Mendozak bikain jaurti zuen, etabaloia langara joan zen.Hala amaitu zen lehen zatia.
Joan-etorrikoa
Espero bezala, estutzera irten zen bigarren zatian Levante, bainaLigako partidan izan zuen nagusitasuna falta izan zitzaion zelai erdian, eta horrek eragina izan zuen haren erasoko jokoan.
Hori aldatu asmoz, eta aurreanbeste aukera batzuk bilatze aldera, Pryk Correrdera kendu zuen, eta Esther atera. Aurrelariak ia gola egin zuen ukitu zuen lehen baloian, 57. minutuan, baina Mariasunek geratu ona egin zuen. Aurrelari petoa da Esther, gol sena duena, nahiz eta sasoi honetan ez dabilen oso fin. Atzokoan, ordea, Realaren atzealdeak sufritu egin zuen hura zelairatzean.
Partidaren azken 30 minutuak joan-etorrikoak izan ziren, eta bi taldeek izan zituzten abaguneak. Argiena, Realaren aldetik, Nahikarik izan zuen. Ederki errematatu zuen orpoz eskuinetik etorritako erdiraketa bat. Gutxigatik ez zuen bigarrena egin.Ondoren, epaileak baliorik gabe utzi zuen Levanteren gol bat, Alba Redondok jokoz kanpo errematatu baitzuen areara iritsi zitzaion baloia.
Txuri-urdinek hauspoa behar zuten, azken txanpan ere zelaian ondo jarrita egon, eta emaitzari eusteko. Arkonadak Nerea Eizagirre eta Maddi Torre zelairatu zituen.Hustuta amaitu zuten jokalariek. Azken minutuak sufrikarioa izan ziren. Orain, bi egun dituzte indarrak berreskuratu, etafinala sakon prestatu ahal izateko, lortu dezaketena handia baita.
Reala 1-0 Levante
Futbola talde jokoa denean
Realak 1-0 hartu du mendean Levante, eta Espainiako Superkopako finala jokatu du igandean. Leire Bañosek sartu du gola. Atletico Madril edo Bartzelona izango du aurkari finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu