ESANAK

2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Frantziako Gobernuarekin ditugun elkarrizketetan blokeo egoera batean gaude. Ministerio publikoak baldintzapeko askatasun eskaerak sistematikoki ukatzea jarrera politiko bat da, eta gobernuari hori aldatzeko eskatu diogu».

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria

«Oraindik asko dago egiteko; baldintzapeko askatasunak ukatzen dituzte, euskal gaiari lotuak direlako. Badira gaixorik diren presoak, presondegian hil daitezkeenak: onartezina da Frantziaren gisako demokrazia eta zuzenbide estatu batean».

Max Brisson Errepublikanoetako senataria

«Frantziari eta Espainiari erakutsi nahi diegu hemen herri bat martxan dela. Iazkoaren ondotik, urrats txiki batzuk egin zituzten, hurbiltzeekin. Baina hemen bilduak direnek galdetzen dute presoaketxean egotea».

Iker Elizalde EH Baiko kidea

«Espero dugu blokeoa haustea. Frantzian izan diren azken erabakiak onartezinak dira. Arduradunek neurtu behar dute presondegietan eta senideen kontra bortizkeria handiarekin segitzen dutela. Mobilizazio hauekin lortzen ez badugu, oso keinu txarra izanen da prozesuarentzat».

Muriel Lucantis Etxerat-eko kidea

«Alain Rousset eskualdeko presidenteak badu gaitasuna dosier hau aitzinarazteko, Macroni beste ahots batzuk entzunaraziz».

Emilie Dutoya PSko eskualdeko kontseilaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.