Argiartean jaialdia egingo dute gaurtik igandera, Donostian

Light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Memoriaren Lorategian eta Iesuren elizan

Erredakzioa
2022ko urriaren 7a
00:00
Entzun
Argi artearen esparruko sorkuntzarako Donostia Kulturaren plataforma da Argiartean, eta lan esperimentalak abian jartzea eta erakustea du helburu nagusi. Xede horrekin antolatu dute Donostian Argiartean jaialdia, astebururako. Gaur hasi eta igandera bitartean, light-art instalazioak, proiekzio monumentalak eta zuzeneko emanaldiak izango dira Oroimenaren Lorategiaren inguruan eta Iesuren elizan, Loiolako Erriberan. Ekitaldi guztiak gauez egingo dira.

Proiekzioz eta argi instalazioz osatutako hamar esku hartze sortu dituzte: +(Manu Muniategiandikoetxea), Lumo 1 eta 2 (Rebeka Elizegi), Las (Raz: Jacek Markusiewicz eta Ander Gortazar), Ez da erraza (Jon Begiristain), Lampyridae (Diego Sologuren), Provocación (Monika Aranda), Amniosis (Xabier Lozano), Zeruen bila (Jose Zugasti) eta Tycho; Test One (Paul Friedlander).

Zuzenekoei dagokienez, gaur Puy Barral eta Garazi Navasek Elizegirekin egingo dute saioa, eta Dotore musikariak eta Desialence bikote artistikoak euren proposamena aurkeztuko dute. Bihar eta etzi, Lluch, Labcuatro, Garazi Navas, Garazi Gorostiaga, Skygaze, Inesfera, Bongho Krappul, Paoletta ariko dira. Jose Antonio Sistiagaren Impresiones en la alta atmósfera lana ere ekarriko dute gogora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.