Itziar Olasagasti.
'TXIKI'-TIK

Badatoz

2019ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Badatoz Donostiako estropadak. Euskotren ligan aritu garenok asteburuan estropadarik jokatu gabe ekingo digu Kontxako Banderako sailkatze estropadari, baina gainontzekoek asteburu gogorra izan dute. Eusko Label ligakoek Galiziatik bueltan ekingo diote lehiari; ETE, KAE 1 eta KAE 2 mailakoek liga amaiera estuak eta lehiatuak izan dituzte, eta kanporaketarako sarrerak banatuta datoz. Eta galiziarrek ere bidaia luzeegia dute sailkapen estropada baterako.

Emakumezkoen kasuan, kinielak zaildu diren susmoak ditut ETE liga amaierari erreparatuta. Ezin ahaztu galiziarrez. Ezin jakin zer egin dezaketen osteguneko sailkatze estropadan. Lau luze egitetik nola moldatuko dira ibilbide erdira? Ulertzen ez dudan arren, B multzoan ariko dira.

Hasi berri den aste hau berezia izaten da arraun munduan. Komunikabideek oihartzun berezia egiten diote, entrenamenduetan ere bisitan izaten dira, eta arraunlariek begiz jota izaten dute. Badira irabazi nahi dutenak, zortzikotean postua lortzera datozenak, parte hartu besterik gabe eta lehorreratzeko unea bizitzea zer den ezagutu nahi dutenak, baina 700 kilometro egindakoek ere zerbait nahiko dute, bada? Argi ibili hauekin.

Elkarte askoren ohitura da estropada eremuan entrenamendu saioren bat edo beste egitea. Beraz, aste honetan bada girorik Donostiako portuan. Harritzekoa da, beste estropadetako egin ohi ez dugun zerbait baita. Gure kasuan, aurten ez dugu saiorik egin badian. Etxeko lanak eginda daude; azterketa falta da, eta hiru zati izango ditu. Lehenengoa gainditzearekin nahikoa datozen bietan hamarrekoaren bila joan ahal izateko. Gogo eta indarrik ez zaigu faltako, ligako garaikurrarekin egin ziguten harreran herritarrek partekatutakoak barruan baitaramatzagu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.