ATZERATU DUTEN AUZIKO LEKUKOAK

2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Defentsak lau lekuko deituak ditu Josu Urrutikoetxearen kontrako epaiketa baterako (2005-2007ko prozesuari buruzkoa). Azkenean otsailean izango da auzi saio hori. Datorren astekorako (2011-2013 aldia), ez du lekukorik deitu.
Jesus Egiguren. 2005-2007an ETArekin egindako elkarrizketa prozesuan, Espainiako Gobernuaren ordezkarietakoa izan zen. Egigurenek hasi zituen bilerak, Urrutikoetxearekin. PSE-EEren presidentea zen orduan.
Raymond Kendall. Interpolen idazkari nagusi izan zen (1985-2000). Gatazken aterabiderako ikuspegi orokorra izateagatik deitu dute.
Gerry Kelly. IRAko kide ohi eta Sinn Feinen buru bat da. 2007an ETA-Espainiako Gobernua eta Batasuna-PSE-EE Suitzan bildu zirenean, parte hartu zuen bitartekaritzan.
David Harland. Henri Dunant zentroaren zuzendaria da, 2011tik. 2005-2007ko prozesuan ere, ETA-Espainiako Gobernua elkarrizketetan, bitartekari lanetan ibili zen Suitzako zentro hori.

Parisen kontraesanak, auzitara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.