Tokatu al zaizu alarma egoeran zaintza lanak egitea? Bai, bulegoan egon nintzen arren buru-belarri.
Askotan atera al zara balkoira txaloak jotzera? Ez, bulegoan egon naizelako.
Ezagutzen al duzu etxean balkoirik ez duen inor? Bai.
Itxialdian zuen etxean nork egiten zituen erosketak? Emazteak eta seme-alabek.
Autonomorik bai inguruan? Larriki bizi izan dute.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa ez den Euskal Herriko leku kuttun bat? Baztan [Nafarroa].
Noiz pasatu duzu lanekoa ez den bidaia batean Kantabriako muga azkeneko aldiz? Duela lau urte, Galiziatik etorrita.
Nafarroara noiz joan zara azkeneko aldiz? Aurten, Iruñera.
Ipar Euskal Herrira? Aurten.
ETB1eko zer duzu gustuko? Gaur Egun.
ETB1eko albistegia ala ETB2koa ikusten duzu? Biak.
ETB1en eta Euskadi Irratian jarri beharko al lituzkete erdarazko adierazpenak azpidatzi edo itzuli gabe? Aspaldiko eztabaida bat da hori. Kontua da horrek zer kostu, azkartasun eta eraginkortasun dakartzan.
Euskaldunek ETB2n eta Radio Euskadin euskaraz egin beharko al lukete? Ahal izan beharko lukete.
Parte hartuko al duzu aurten Euskaraldian? Rola? Bai. Ahobizi.
Aurreko Euskaraldiak balio izan al zizun hizkuntza ohituraren bat aldatzeko? Konpromisoa areagotzeko.
Espainiako Kopako finalean nork irabaziko du: Athleticek ala Realak? Ez dakit. Lehendakari gisa ezin dut esan; kasu honetan, lehendakari naiz, ez lehendakarigaia.
Espainiako ereserkiaren alternatibarik final horretan? Begirunez jokatu behar da, eta ikurren batzuek sobera egon beharko luketela uste dut.
Irakurritako azken liburua? Trilogía de la ciudad blanca, [Eva Garcia] Saenz de Urturirena.
Eta euskarazkoa?Abangoardia maite duen antzinako herria, Kirmen Uriberena.
Entzundako azken diskoa? Ez da berria: Dire Straits-en bat.
Eta euskarazkoa? Maiz entzuten ditut. Azkenekotako bat, Pantxoa eta Peiorena.
Ikusitako azken antzezlana? Bilboko Aste Nagusian iaz bi antzezlan ikusi nituen. Izenburuak ez ditut gogoratzen.
Euskaraz ala gazteleraz ziren? Bat euskaraz eta bestea gazteleraz.
[YouTube]https://youtu.be/ny5JybDyvJ8[/YouTube]