ELA sindikatuak irakasleen negoziazio mahaitik joatea erabaki du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak «milaka langile kaleratze arriskuan jartzea erabaki» duela argudiatuta. Atzo batzartu ziren negoziatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, eta aurrez elkarretaratzea egin zuten atarian. Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak aurkeztu duen proposamenak ez du neurririk jasotzen behin-behinean jarduten duten «13.000 irakasleen kontsolidazioa bermatzeko».
ELAk adierazi du Hezkuntza Sailak «Madrildik ezarritako parametro berak» erabiliko dituela meritu lehiaketa egiteko, lehiaketa horretara 3.178 lanpostu bideratuta. Gutxiegi da hori sindikatuarentzat, eta «errealitatetik oso urrun» dagoela gehitu du, behin-behineko 13.000 langile daudela argudiatuz.
Irakasleen negoziazio mahaitik joan da ELA sindikatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu