ETB2k 'Te falta un Teleberri' programa estreinatuko du bihar gauean

Te falta un Teleberri saio berria. ETB.
urtzi urkizu
2023ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Piztu telebista saioan egiten duten antzera, zortzi familia, bikote edo lagun taldek etxean telebista nola ikusten duten jasoko dute ETB2ko Te falta un Teleberri saio berrian. Baina gaztelaniazko programaren kasuan, Teleberri albistegia izango da ikusleek etxean komentatuko dutena. Bihartik aurrera, ETB2k gauero emango du, 22:10etik 22:25era; tarte horretan Eguraldia ematen zuten lehen, baina ordutegia aurreratu dute, 19:45era.

Atal bakoitzean lau etxetako ikusle taldeekin egingo du bat programak. Eguneko gai nabarmenenak, kirola eta eguraldia komentatuko dituzte. ETB2ko albistegiari begira, haien iruzkin, erreakzio eta elkarrizketak jasoko dituzte. ETBk iragarri du programa «dibertigarria» eta «entretenimendu bikaina» izango dela.

ETB1ek asteazken gauetan ematen du Piztu telebista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.