Eduardo Zubiaurre. Confebaskeko presidentea

«Badirudi Zaldibarkoa ez dela horren larria izan osasunarentzat»

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
xabier martin
Bilbo
2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Zaldibarren beste bi langile hil dira. Urte hasiera makurra izaten ari da lan istripuei dagokienez, eta sindikatuak enpresen erantzukizuna nabarmentzen ari dira. Zer diozu?

Lan osasuna elkarlanerako arloa da; legeak ezartzen ditu ardurak, eta, jakina, enpresek erantzukizunak dituzte baldintzak jartzeko eta araudia betetzeko esparruan, baina denok gaude alor horretan: enpresariak, sindikatuak eta administrazioa. Langileek ere modu egokian egin behar dute lan, heziketa jaso ondoren. Urte hasierakoaren zergatia zein den? Zorigaiztoko bolada txar bat egon da, baina kasuan-kasuan aztertu behar da istripuen arrazoiak ikusteko, era guztietakoak baitaude. Erantzukizuna denona da. Dena den, lan istripu hilgarrien kopurua bi aldiz apalagoa da duela 20 urtekoa baino.

Ikusteko dago Zaldibarren arauak bete ote diren...

Bakoitzak bere ardurak dauzka, eta horiei aurre egin beharko die ez badira arauak bete.

Eibartarra zara zu. Nola bizitzen ari zara Zaldibarko hondamendia?

Edozein herritar bezala, harrituta eta minduta, eta are gehiago bi pertsona desagertu direlako. Lagunei eta senideei hurbiltasun handiena eman behar diegu, hori izan baita okerrena. Kutsadura ere sortu da, eta alarma sortu da herritarrengan, baina badirudi ez dela izan horren larria osasunarentzat, zorionez.

Administrazioak kezkatzeko moduko gomendioak eman ditu, ordea.

Hor zeuden gaiak aztertu beharko dira, zergatik zeuden han eta nola tratatu diren, baina, nahiz eta ke hori egon, badirudi osasun publikorako ez direla kalteak izango, iritzi zientifikoen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.