Txirrindularitza. Euskal Herriko Itzulia

Arantza ateratzeko aukera

Bihar hasiko da Euskal Herriko Itzulia, Zumarragan, eta larunbatera arte luzatuko da. Hemeretzi euskal txirrindulari ariko dira, eta ez dago faborito garbirik, ezta aurretik proba irabazitako parte hartzailerik ere.

Imanol Magro Eizmendi.
2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Itzulia bihar hasiko da Zumarragan (Gipuzkoa), eta tropelean ez dago proba aurretik irabazitako parte hartzaile bakar bat ere. Azken bi aldietako irabazleak, Alejandro Valverde (Movistar) eta Primoz Roglic (Jumbo) ez dira lehiatuko, eta horrek faborito garbirik gabe utzi du proba. Edo, beste modu batera esanda, hainbat dira Eibarko (Gipuzkoa) Untzaga plazako podiumean txapela janzteko hautagaiak. Izan ere, eta irabazleak ez etorri arren, azken urteetako bigarren eta hirugarren sailkatu ia guztiak arituko dira lehian, eta litekeena da horietako batek arantza ateratzea.

Hemeretzi euskal txirrindulari ariko dira, eta, tartean, hautagaien zakuan sartu beharreko bi daude: Mikel Landa (Movistar) eta Ion Izagirre (Astana), iazko bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren. Etapei dagokionez, biharko erlojupekoak garrantzi handia izango du. Bigarrenean, berriz, lurrezko bideak daude, baina leundu egin dituzte. Eibarren bukatuko da Itzulia, baina ez Arraten.

Erne egon beharko da gainsariei, handiak baitira. Bigarren etapatik hasiko dira, eta helmugan hamar, sei eta lau segundo banatuko dira. Esprint berezietan, berriz, hiru, bi eta segundo bat. Itzulia segundo tarte oso txikiarekin erabakitzen dira beti, eta litekeena da aurten inoiz baino garrantzitsuagoak izatea. Gainera, euria emanda dago aste guztirako.

Itzuliaren DNA dauka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.