Olaia Bilbao. Garbitzailea

«Emakumeen lan bera eginda ia bikoitza irabazten duten gizonezkoak ditugu garbitzaileon artean»

BERRIA.
Paulo Ostolaza.
2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Basaurikoa (Bizkaia) da Olaia Bilbao, eta garbitzaile «zorteduna» dela dio: jardunaldi osoko kontratua du udal batean, azpikontratatutako enpresa baten bidez. Ez da 1.200 euroko soldatara iristen. Aurretik, hamahiru urtez egin zuen lan aldi baterako kontratuekin: «Hala dabiltzan askok, gainera, enpresa bat baino gehiagok emandako lanak onartu behar izaten dituzte, jardunaldia osatu ahal izateko».

Gizonen eta emakumeen arteko arrakala ere salatu du: «Kale garbitzaile gehienak gizonezkoak dira, eta gure lan bera egiteagatik ia bikoitza irabazten dute batzuek. Guri geratzen zaigun lana bulegoetakoa da, eskoletakoa... ezkutatu egiten gaituztela dirudi». Beraz, soldatak berdintzeaz gain, lanak banatzerakoan ere emakumeak kontuan hartzeko eskatzen du: «Saiatuko gara egoera hobetzen grebaren bidez; ez dugu ezer lortuko etxean geratuta. Borrokan ari garela erakutsi nahi dugu, ikusgarritasuna irabazi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.