Miren Peña. Hezitzailea eta ikaslea

«Prekaritatea normalizatzen ari gara; arriskutsua da, eta erantzun kolektiboa eman behar zaio»

BERRIA.
aitor biain
2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
LEINN Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntzan gradua egin zuen Miren Peñak (Gasteiz, 1993),Mondragon Unibertsitatean. Ikasten ari zela hasi zen lanean, eta egoera bertsuan jarraitzen du oraindik ere: goizetan, Gasteizko Udalak nerabeen parte hartzea sustatzeko duen programan dihardu lanean, azpikontrata batean; arratsaldetan, berriz, partaidetza eta komunitate-garapenaren masterra egiten ari da EHUn, eta tarteka, hezitzaile gisa ere ari da Dulantzin (Araba). «Askotan gainezka egiten dit egoerak, baina beste gazte asko ere antzera daude». Gazteen prekaritatea «arazo kolektiboa» bilakatu dela dio, eta horri aurre egiteko batu da Gasteizen sortu berria duten GPS Gazte Prekarioen Sarera. «Prekaritatea normalizatzen ari da, eta arriskutsua da. Erantzun kolektiboa eman behar zaio». Lanak berak baino gehiago, baldintzek kezkatzen dute Peña: «Azpikontrata batean ari naiz lanean; beraz, lana izate hutsak ez dit inolako bermerik ematen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.