1-0. Iñaki Williamsek (32 min.) 1-1. Pablo Ibañezek (115. min.).
Osasunak Athleticen kontura hartuko du Espainiako Kopako azken tragoa. Pablo Ibañez izan da horretarako bidea eman ziona, luzapeneko 115. minutuan sartutako golari esker. Gol ikusgarria izan zen, punpalasterrean jaurti baitzuen. Historiako bigarren finala izango da gorritxoentzat txapelketa horretan, maiatzaren 6an Sevillan jokatuko duena. Gaur jakingo du Bartzelonaren edo Real Madrilen aurka izango den. Gorritxoek sufritu egin zuten arauzko denboran. Athleticek berdindu egin baitzuen kanporaketa. Baina luzapenean, pixkanaka zuri-gorriei gailentzen joan ziren, eta sari potoloa eskuratu zuten. Gaua luzea izan da Iruñean, eta tristea Bilbon.
Partida aurretik izan zen albistea, 10 minutuko atzerapenarekin hasi baitzen. Ertzaintzak ordu erdiz izan zuen etenda Osasunaren autobusa, eta espero baino 30 minutu geroago iritsi zen San Mamesera. Talde gorritxoak kexa agertu zuen, eta partida ordu laurden atzeratzea eskatu zuen. Azkenean 10 minutu izan zen.
Ikusi gehiago:Argazki galeria
Behin zelaian, erasora irten zen Athletic. Ernesto Valverdek, ohi ez bezala, euskarri bakarrarekin jokatu zuen: Mikel Vesgarekin. Aurrean Williams anaien, Muniainen eta Guruzetaren aldeko apustua egin zuen. Osasunaren kasuan, Jagoba Arrasatek zituen bi zalantzak Jon Moncayolaren eta Kike Garciaren alde argitu zituen. Moncayolak atzealdeko eskuin hegalean jokatu zuen, eta Kike Garciak aurrean.
San Mames bete zuten zaleek hauspotuta—51.544 ikusle bildu ziren Katedralean— Athleticek bizi eta bihotzarekin ekin zion partidari, eta baloi jabetza izanda.. Osasuna, berriz, jakitun zen zuri-gorrien hasierako olatuari eutsi behar ziola. Eta ondo egin zuen, ordenarekin eta Athletici kanpotik aritzera behartuz. Ez zuten Oihan Sancet jokoan sartzea nahi. Gainera, ez zion uko egiten erasora irteteari, Ez Abderen abiadura baliatuz. Moncayolaren erdiraketa bat izan zen lehen gerturatzea.
Erreskadan Guruzetak gertu izan zuen gola egitea, Aridaneri aurrea hartuta, 8. minutuan. Baina azkenean Herrerak aldendu zuen. Ekinean jarraitu zuten etxekoek. Osasunari neurketak patxada handiagoa izatea komeni zitzaion. Baloi jabetza izanda lor zezakeen hori. Baina ezin zuen, Athleticek presio estua egiten baitzuen baloia galdu bezain laster. Hortzak estutu behar
Arrrasateren taldeak zuri gorrien hasierako ekinaldi hori apur bat eten zuen, eta lehia apur bat parekatu zen. Baina zuri-gorriena izan zen hurrengo abagunea, Nico Williamsen urrutitik egindako jaurtiketa batean, 25. minutuan. Kanpora joan zen. Hortik sortu zuen arrisku gehien Athleticek lehen zatian.
Baina etxekoen beste oldarraldi bat iritsi zen. Bi korner atera zituen segidan. Zail zirudien Osasunak denbora luzez horrela eustea. Aurrera ere irten behar zuen, Athleticen ekimena geratzeko. Baina azkenean nahi ez zuena iritsi zen. 31. minutuan Sergio Herrerak ondo erantzun zion De Marcosek buruz egindako aukerako erremate bati. Baloia kornerrera bidali zuen. Lehen zatiko laugarrena zen, eta hor iritsi zen gola. Muniainek atera zuen kornerra, Vesgak orraztu eta Wiliamsek ondo sartu zuen hanka gola egiteko, 32. minutuan.
Athleticek berdinduta zuen kanporaketa. Lehen zatiko azken txanpan asko sufritu zuten gorritxoek. Atsedenaldia behar zuten gauzak berrantolatzeko. Dena den horren aurretik eman zuen lehen abisua Arrasatek, Kike Garciaren erremate bikoitz batean, 38. minutuan. Baina Julen Agirrezabalak ondo erantzun zuen. Segidan epaileak baliogabe utzi zuen Iñaki Williamsen gol bat, jokoz kanpo egoteagatik. 1-0ekoarekin bukatu zen lehen zatia.
Bigarren zati lasaiagoa
Osasuna gorago hasi zen presioa egiten bigarren zatian, baloia gorago berreskuratu, eta Athletici erasora hainbeste ez joaten uzteko.Baloiarekin zerbait gehiago egin behar zuen Arrasateren taldeak. Baina zuri-gorriek bide beretik jarraitu zuten. Bigarren zati hori ez zen horren bizi hasi.
Athleticek ez zuen atzean arriskurik nahi. Nahiz eta erasoan ere ahalegindu. Osasunak izan zuen lehen hurbilketa, baloi luze batean. Baina zuri-gorrien atzealdeak ondo aldendu zuen. Etxekoak, berriz, bigarrena egitear egon ziren, oraingo honetan ere korner batean. Baina Yerayk buruz egindako errematea kanpora joan zen
Inork ez zuen ezer arriskatzen. Baina Williams anaiek egindako jokaldi bizkor batean, Nicok abagune argia izan zuen. Kanpora bidali zuen, ordea, errematea, 70. minutuan, Nicok. Bigarren zatiko aukera argiena izan zen.Jarraian ere kanpora bidali zuen errematea Guruzetak, eta segidan Iñigo Martinezek. Berriro ere beste martxa bat jarri zuen Athleticek, eta estu hartu zuen Osasuna. 86. minutuan aukera ona izan zuten zuri-gorriek, baina ondo gelditu zuen Herrerak. Arauzko denbora hala amaitu zen, eta luzapenen iritsi zen loria gorritxoentzat.
ATHLETIC 1-1 OSASUNA
Azken tragoa Osasunarentzat
Gorritxoak Espainiako Kopako finalerako sailkatu dira, 115. minutuan Pablo Ibañezek sartutako gol ikusgarri bati esker. Arauzko denboran Athletic hobea izan da, baina luzapenean Osasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu