HILBERRIA. Roger Etxegarai
Ezpeletar bat Vatikanoan
![GREGORIO BORGIA / AP. GREGORIO BORGIA / AP.](https://www.berria.eus/uploads/s1/65/71/32/p005-f02.jpeg)
Roger Etxegarai Ezpeletako (Lapurdi) kardinala atzo arratsaldean hil zen, Kanbon, 96 urte zituela. Baionako Gotzaindegiak jakinarazi duenez, haren aldeko hileta astelehenean egingo dute (10:30), Baionako katedralean. 1947an izendatu zuten apaiz, eta Joan Paulo II.a aita santuak kardinal izendatu zuen 1979an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu