Andoni Ortuzar EAJren EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen ustez, ez zen egokia izan herenegun Espainiako Gobernuak ETAren eta GRAPOren armak suntsitzeko asmoz Madrilen egindako ekitaldia, ez baitzuten «aho batez» egin: «Horrelako ekitaldiak ia guztien adostasunarekin egin beharko lirateke». SER irratian egindako adierazpenetan erran du, halaber, memoriari buruzko «itun» bat behar dela, ETAri buruzko «kontakizunek bat egin» dezaten: «Gai izan behar gara, luze gabe, ekitaldi bat antolatzeko, zeinetan, denak ez bada, ia denak gauden».
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak, berriz, oposizioari leporatu dio ekitaldian parte hartu ez izana.
ETAren armen suntsiketa «aho batez» ez egin izana kritikatu du Ortuzarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu