Zientzia

NASAk igandean espero du 'Ingenuity'-ren lehen hegaldia

Ingenuity, Marten. NASA/JPL-CALTECH/ASU.
jakes goikoetxea
2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Ingenuity, NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak Martera bidalitako helikoptero txikia, Marten hegan egiteko prest dago. Halako aparatu batek Lurretik kanpo egingo lukeen lehen hegaldia izango litzateke. Noiz izango da? Igandean izan daiteke. «Helikopteroak, aurreikusi bezala, igandean hegan egiten baldin badu», diote webgunean. Izan ere, jada prentsaurreko bat ere antolatu dute, lehen hegaldiaren berri emateko, astelehenean, 21:30ean (Euskal Herriko ordua). Aldaketak gerta daitezke, hegaldiaren aurreko prestaketek baldintzatuko baitituzte, bai eguna, bai ordua.

Ingenuity-ren lehen erronka Marteko gau hotzak jasatea izan da. Otsailaren 18an iritsi zen Martera, Perseverance ontziaren sabelari lotuta. Iragan larunbatean askatu zen jada, eta Marteko zero azpiko 90 graduko tenperaturei aurre egin die. Muturreko hotzak helikopteroaren osagaiak hondaditzake. Bateria eta berogailua ditu, eta eguzkiaren energia baliatzen du, eguzki plaka txiki baten bidez.

Lehen hegaldia laburra izango da: Marteko lurretik hiru bat metro igoko da, 20-30 segundo egingo ditu hegan, eta berriro lur hartuko du. Horrek ez du esan nahi erraza izango denik, Marteko atmosferak Lurrekoaren dentsitatearen %1 baino gutxiago baitu. Alegia, airea oso fina da, eta horrek hegan egiteko baldintzak zailduko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.