Automatizazioa eta istripuen erantzukizuna

2023ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Ibilgailu autonomoak dira etorkizuna, teknologia asko ari baita garatzen azken urteetan. Hala ere, denbora gehiago beharko da errepide irekietan halakoak ikusteko. Izan ere, ez da gauza bera guztiz autonomoa den ibilgailu bat leku itxi edo kontrolatu batean edo hiriko kaleetan probatzea.

Izan ere, Europako Batasunean oraingoz 3. mailatik gorako automatizazio mailako ibilgailuak ez dira legezkoak. Lehenik eta behin, oraindik proiektu gehienak prototipoak direlako eta proba asko daudelako egiteko.

Erantzukizunaren kontua da gakoa. Izan ere, gidatzearekin zerikusia duen edozer egiten hasten bada ibilgailua, istripu batean zeinen errua da? Autoan doan baina kasurik egiten ari ez den gizakiarena, edo ekoizlearena? Teknologia zabaldu aurretik halakoakarautu behar dituzte agintariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.