Euskaraldirako motorrak berotzen

2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurtengo Euskaraldia aurkeztu dute Bilbon, Itsas Museoan egindako ekitaldian. Euskararen aldeko ariketa erraldoiaren nondik norakoak azaltzeaz gain, aurtengoak izango dituen ezaugarri bereziak eta Bizkaiko hiribururako prestatzen ari diren lanketa ere jendaurrean agertu dituzte. Miren Barañanok eta Mikel Martinezek aurkeztu dute ekitaldia, eta Bilboko Euskaraldiaren sustatzaile izango diren era guztietako erakunde, elkarte eta entitateetako ordezkariek ere parte hartu dute, horien artean Bilboko alkate Juan Maria Aburtok. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da 2020ko Euskaraldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.