Bortxa matxistaren aurkako tresnak exijituko ditu LABek

2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lantokietan aske! lelopean, enpresetan indarkeria matxistaren aurkako protokoloak exijituko ditu LABek azaroaren 25aren harira. Sindikatuak gogora ekarri du lantokiak gizartearen isla direla: «Hainbat botere harreman eta zapalkuntza ardatz gurutzatzen dira, eta horrek ahulezia eta babesgabetasun egoera larriagoan jartzen ditu hainbat pertsona eta kolektibo». Hala, «tresna eraginkorrak» eskatu ditu: «Langileekin negoziatuak eta landuak. Plantilla osoarentzako trebakuntzan eta sentsibilizazioan oinarritutako protokoloak, ez papera betetzekoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.