Paperik gabeko langileak. Testigantzak

«Paperak lortu eta oporrak eskatzean, kaleratu egin ninduten»

Marisol, Bolivia, 63 urte.

Imanol Magro Eizmendi.
Bilbo
2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
«Legez kanpo nengoenean, ez zidaten ezer aitortzen. Baina, paperak lortu eta berehala, opor hilabetea eskatu nuen, herrira itzuli eta etxekoak ikusteko. Eta, orduantxe, kale gorrian jarri ninduten». Marisol 2001ean iritsi zen Boliviatik. AEBetan prestaturiko ezkontza bat errefusatu, eta Espainiara jo zuen, Murtziara. Han egin zituen paperik gabeko urteak, 2005ean lortu zituen arte.

Garai hartako «ezjakintasuna» salatu du: «Ez genekien nola lan egiten genuen... Eskubiderik ez genuela uste genuen». Dena den, azaldu duenez, paperak lortuta ere baldintza txarrak pairatu zituen hasieran. «2010ean etorri nintzen Euskal Herrira. ATH-ELEren etxeko langileen elkartearen berri izan nuen telebistan. Haiekin harremanetan jarri nintzen, eta begiak ireki nituen».

Urrun ditu paperik gabeko urteak, baina lan denbora asko «oparitu» izanaren damua du. Gainera, atsekabea sortzen dio ikusteak oraindik ere paperik gabeko askori ez zaiela gelditzen abusua onartzea beste biderik: «Etxeko langilea ez dago baloratuta. Asko dugu borrokatzeko oraindik».

Ikusi gehiago:Kontraesanen esklabo

Ikusi gehiago:Paperik gabeko langileak: kasu ezagunak

Ikusi gehiago:Paperik gabeko langileak. Testigantzak. Johanna Flores: «Instrumentu gisa ikusten gaituzte, ez pertsona gisa»

Ikusi gehiago:Maria Teresa 'Maite' Guzman Cortes: «Bizimodua zail dago egun: esplotazioa inoiz baino handiagoa da»

Ikusi gehiago:Marta Veronica Alegria: «Nire lehen lana: 09:00etan hasi eta 22:00etan bukatu, astelehenetik igandera, 650 euroren truke»

Ikusi gehiago:Kona Marley: «Legez kanpo nengoen, ezkutuan bizi behar nuen»

Ikusi gehiago:Oumar: «Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.