Koronabirusa

Esan dute onbidean direla txertoaren finantzaketa bermatzeko urratsak

Naziorteko COVAX programako arduradunek esan dute era izango dela baliabide urriko herrialdeetara ere heltzeko. Oraino dirua jaso behar da

Zientzialari bat txertoa asmatzeko ikerketetan. DAN HIMBRECHTS / EFE.
arantxa iraola
2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
COVID-19aren kontrako txertoa lortzeko ikerketa zenbait martxan dira, horien aurrerapenen inguruko albisteak gero eta hotsandikoagoak dira, eta aparteko garrantzia du orain txertoak eduki ahala horiek jartzen hasteko urratsak ondo finkatzea. Bide horretan, garrantzitsua da herrialde guztiek, baita baliabide ekonomikorik urrienekoek ere, txertoa eskuratzeko era izatea, eta, nazioarteko COVAX programaren arabera, hori bermatzeko finantzaketa lortzeko urratsak onbidean doaz. Xcde horrekin 2.000 milioi dolar bildu behar zirela esan dute, eta lortuta dagoela kopuru hori.

Kopuru hori lortu da hainbat herrialdek eta fundaziok egin dituzten ekarpenen bidez. Programako arduradunek adierazi dute, hala ere, hastapenerako bakarrik ez duela balioko; txertaketekin hasteko. Gero, hurrengo urratsa, beste 5.000 milioi dolar lortzea izango da. Horiek horrela, txertoen prezioei muga jarri ahal izango zaie, eta eskuragarri egongo dira.

COVAXeko arduradunek adierazi dute txertoa ekoizteko bidean diren botika etxe zenbaitekin direla hartu-emanetan, eta dagoeneko hitzartuak dituztela 700 milioi dosi inguru. Denera 2.000 milioi eskuratu ahal izatea da helburua, eta, era horretan, munduko populazioaren zortziren batimmunizatzea bermatzea. Pozik hartu dituzte txertoa lortzeko bidean diren ikerketa proiektuetatik heltzen ari diren albisteak; esatera baterako, asteon Pfizer konpainiak egin duena: adierazi baitu garatzen ari den txertoak %90eko eraginkortasuna duela.

Zaharren egoitzetatik, eske

Finantzaketa lortzeak ez ezik, txertaketa kanpainak nola diseinatuko diren erabakitzeak ere badu lehentasuna orain; populazio guztia batera txertatzen hasteko erarik ez baita izango, eta lehentasunak non eta zelan jarri erabaki behar baita orain. Eta eskariak hasi dira. Espainian, adinekoen egoitzak kudeatzen dituzten enpresak batzen ditu CEAP erakundeak,eta, esaterako, horrek eskatu du aurrena egoitzetako egoiliarrak txertatzeko. Gogora ekarri behar da erasokorra dela gaitza adineko pertsonekin eta egoitza askotan hedatu dela birusa, ondorio oso larriekin. Hilaren 11ra bitartean Hegoaldeko administrazioek bildutako datuen arabera, ia 1.100 adineko gizon eta emakume hil dira egoitzetan COVID-19aren ondorioz. Egoitzetako langileentzat ere txertoa eskatu dute. «Gure lana ezin da urruntze neurriekin egin; bermeak behar ditugu lanerako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.