Osasun zerbitzuek zenbait aholku zabaldu dituzte koronabirusarekin ez kutsatzeko. Hauek dira herritarrek hartu beharreko prebentzio neurri nagusiak:
Eskuak maiz garbitu
Urarekin eta xaboia edo desinfektatzeko gela erabili horretarako. Derrigorrezkoa izan beharko luke hori doministiku edo eztula egin eta gero; doministiku eta eztula egin duen norbaitekin kontaktua izanez gero, komunean egon eta gero, azalera zikinak garbituz gero edo jan aurretik.
Arnasa hartzerakoan higiene neurriak hartu
Eztula edo doministiku eginez gero, ahoa eta sudurra ukondoaren barneko aldearekin estali. Ukondoak tolestuta egon behar du. Mukizapia erabiliz gero, berehala zakarrontzira bota, eta eskuak garbitu ura edo xaboiarekin edo desinfektatzeko gelarekin.
Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa
Eskuek kutsatuta egon daitezkeen gainazal asko ukitu ditzakete. Beraz, eskuekin sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero arriskua dago gainazal horretan zegoen birusarekin norbera kutsatzeko.
Mediku arreta eskatu
Sukarra edukiz gero, edo arnasa hartzeko arazoak, mediku arreta eskatu. Baina zuhurtziaz. 112 telefonora deitzea saihestu, larrialdi kasu bat ez bada. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, adibidez, koronabirusi lotutako informazioa jaso eta emateko telefono bat jarri dute propio: 900-20 30 50. Nafarroan, berriz, beste hau: 948-29 02 90. Eta Ipar Euskal Herrian: 15.
Ingurukoekiko distantzia utzi
Gutxienez metro bateko distantzia uztea gomendatzen da; «ahal bada, bi», esan du Nekane Murgak sailburuak.
Ez egin bidaiarik premiazkoa ez bada
Bidaiarik ez egitea gomendatzen da, derrigorrezkoa ez bada, behintzat.
Sintomak edukiz gero
Aholkua etxean geratzea da, are gehiago sintomak arinak badira, eta arreta telefonoetara deitzea jarraitu beharreko pausoak jasotzeko.
PREBENTZIO NEURRIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu