Manifestazioa egin dute Afrinen, Turkiaren aurka

2018ko otsailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Milaka herritar manifestatu ziren atzo Afrin hirian, «Turkiaren okupazio militarraren» aurka. Inguruko herritarrak eta Kurdistango beste eremuetatik joandakoak izan ziren martxan, eta YPG Herriaren Babes Unitateak, YPJ Emakumeen Babes Unitateak eta SDF Siriako Indar Demokratikoak milizien aldeko oihuak entzun ziren, ANF berri agentziaren arabera. 36 egun dira Ankarak Afrin kantonamendu kurduaren kontrola hartu nahi duela.

Hego Kurdistango hainbat hiritan ere mobilizazioak egin zituzten, KNK Kurdistango Kongresu Nazionalak deituta, Hegoaldeak Afringo erresistentziababesten du lelopean; besteak beste, Erbilen, Suleimanin, Raniyan, Koyan eta Kalarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.