Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak azaldu du euskal presoak «ahalik eta erarik diskretuenean» gerturatuko dituztela Euskal Herrira. Pedro Sanchezen gobernuaren lehen ehun egunen balantzea egin du Lozak hedabideen aurrean, Gasteizen, eta zehaztu nahi izan du presoak hurbiltzea baino garrantzitsuagoa dela presoak «gizarteratzea». Halaber, azaldu du ETAren biktimen elkarteei ematen dietela gerturatzeen berri, eta erantsi du elkarte horiek «gobernuaren jarduera zorrotz kontrolatzen» dutela, baina «ulertzen» dutela «ETA desagertzeak sortutako egoera».
Kepa Arronategi Gernika-Lumoko (Bizkaia) preso eria atzo lekualdatu zuten Zuerako espetxera (Zaragoza, Espainia). Espetxe Zuzendaritzak hilaren 13an agindu zuen Arronategi Euskal Herritik gertuago dagoen kartzela batera lekualdatzeko —Almerian (Andaluzia) zen.
Hura Zaballan (Araba) eta Iruñean zergatik ez dagoen galdetu diotenean, Lozak erantzun du Espainiako Gobernuaren pausook Frantziakoaren tankerakoak direla, eta, beraz, ezin direla Parisenak txalotu eta Madrilenak kritikatu.
Presoak «ahalik eta era diskretuenean» hurbilduko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu