Udal eta foru hauteskundeak. Araba
AHTa guztiz lurperatu dezatela eskatu du EPk
Gasteizen AHTaren geltokiaren plana «garestia» eta «eragin gabea» dela salatu du Gemma Zubiaurre Elkarrekin Podemoseko udalerako hautagaiak: «Ez ditu kontutan hartzen Salburua eta Zabalganako 40.000 auzokideak». Auzo horietako biztanleek, trena lurperatu ezean, bost minuturo tren bat entzun beharko luketela ohartarazi du koalizioak: «Ez dituzte besteek baino eskubide gutxiago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu