Hemendik aurrera zer?

2018ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1. Ikerlarien txostena ezin da tiraderan sartu, iraganekoa dela argudiatuta. Ezin da estatisktika huts batzuetan geratu. Delituez ari gara.

2. Txostenean erretratatuta dauden PSE-EEk, PPk eta EAJkezin dute isilik segitu, eta ETAri eta ezker abertzaleari eskatzen dioten irakurketa kritikoa egin behar dute. Bide batez, autokritika zintzoa nola egin erakuts diezaiekete ETAri eta ezker abertzaleari.

3. Egingo al da ikerketa independente bat, aditu talde baten ardurapean, tortura delituak ikertu eta arduradunak topatzeko? Erantzukizun judizialek preskriba dezakete, baina egiak ez du preskibitzen. Egia zientifikoa eskaini digu txostenak, eta orain egia judiziala merezi dute torturatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.