Udal eta foru hauteskundeak. Kanpaina.
EPk «bi abiadurako Euskadi» deitoratu du
Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak EAJren eta PSE-EEren «bi abiadurako Euskadi» deitoratu du Leioan (Bizkaia), Elkarrekin Podemosen ekitaldi batean. Martinezek esan du EAJk ez dituela aintzat hartzen herritarren eskaerak. Leioako udaletxean ere «herritarren ahotsa helarazteko buru-belarri» ariko direla adierazi du. Eneritz Madariaga EPren Bizkaiko ahaldungai nagusia eta Jose Ignacio Vicente Leioako alkategaia ere izan dira ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu